LEGEZKO TESTUA
INFORMAZIO NAGUSIA, URRIAREN 12KO INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN ZERBITZUEI ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOARI BURUZKO 34/2002 LEGEARI (LSSICE) JARRAIKI
LEGEZKO DATUAK
Dominioa: http://www.arianconstruccion.com
Titularra: ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA
Egoitzaren helbidea: Goialde eraikina - Iruregaña industrialdea, 71. 31195 Aitzoain, Nafarroa
Abisuak emateko eta jakinarazpenak egiteko, harremanetarako pertsona: Silvia Ayarra
Tel.: 948 198696
Faxa: 948 350623
Posta elektronikoa: comunicacion@arianconstruccion.com
Erregistroko datuak: Nafarroako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 451. liburukian, 9. orrian, NA-3194 orrian. IFK: A/31 101306
ERABILTZEKO BALDINTZA NAGUSIAK
1. JABETZA INTELEKTUALA
Webgune hau osorik eta bera osatzen duten zatiak Espainiako eta nazioarteko jabetza intelektual eta industrialari buruzko legeek babesten dituzte.
Webgune honetako edukien jabetza intelektualeko eskubideak ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresari dagozkio (edukiez hornitzeko dagokion kontratua sinatu duten enpresei buruzko datuak eta jabetza intelektualeko eta industrialeko arau nazionalek eta nazioartekoek babesten dituzten horiek izan ezik)
Edukiak kopiatzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak erabiltzea ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresari besterik ez dagokio, alde batera utzirik beste batzuek aipatzeko eskubidea erabili ahal dutela.
Webgune honetan sartzen den erabiltzaileak ezin izango ditu goian aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, eskualdatu, argitaratu, utzi, saldu, ez eta lortutako informazioan oinarritutako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere, berariaz aipatu gabe horien jatorria.
Erabiltzaileak berak bakarrik bere erabilerarako ikusten eta kargatzen ahal da, eta ezin izango zaie beste pertsona batzuei edo entitateei helarazi.
Erabiltzaileak webgune honetako edukia edo egitura eraldatzea guztiz debekaturik dago, ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresak horretarako berariazko eta idatzizko baimenik eman ez badu, behinik behin. Indarrean dagoen legediaren aurka erabiltzea webgune hau edo bertako edukiak esetsi egin ahal izango da.
2. DATU PERTSONALAK BABESTEA
Ez da nahitaezkoa datu pertsonalak ematea. Bere datu pertsonalak ematen dituen erabiltzailea izango da datu horien egiaztatze eta zuzenketaren erantzule bakarra. ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik horri buruz.
Datu pertsonalak babesteko 15/99 Lege Organikoan ezarrita dagoenaren arabera, jakinarazi behar dizugu zuk emandako datuak Curriculum izeneko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Fitxategi horren arduradun eta hartzaile bakarra ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresa da. Edozein unetan erabili ahal duzu datu horietara heltzeko, horiek aldatzeko, bertan behera uzteko eta horiei aurka egiteko duzun eskubidea. Horretarako, idatziz jo behar duzu ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresara (Goialde eraikina, Iruregaña industrialdea, 71, 4.a. 31195 Aitzoain, Nafarroa).
3. ERABILTZEKO MUGAK
Webgune honetan sartzea doakoa da eta ikusteko ez duzu erregistratu edo harpidetu behar.
Erabiltzaileak webgune honetako informazioa kasuan kasuko arauekin bat erabili eta ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresaren edo beste batzuen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu beharko ditu.
ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresak bere esku jartzen dituen zerbitzuen bidez edukiei kalterik edo aldaketarik eragiten dion ezertxo ere ez du egingo erabiltzaileak. Era berean ez du oztopatuko webguneak ongi funtzionatzea. Honenbestez, ez du inolako motako arazo teknikorik sortuko, informatika birusak eramaten ahal dituzten, edo webgune osoari edo zati bati kalte egiten ahal dioten, hori oztopatzen edo eragozten duten elementurik ez du transferituko, eta ez du kontrolatuko edo eraldatuko erabiltzaileen posta elektronikoa.
ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresak ez du bere gain hartuko atariko edukien erabilera ezegokiaren gaineko inolako erantzukizunik, ezta erabilera horrek eragiten ahal dituen ondorioen gainekorik ere.
4. ERANTZUKIZUNAREN MUGAK
ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresak ez du bermatzen webgune honetako orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izatea ere. ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresak beretzat gordetzen du webgune honetako edukiak eta bertan sartzeko baldintza nagusiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Zerbitzuak mantendu, konpondu, eguneratu edo hobetzeko eragiketak eginez gero, ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresak webgune honetan sartzeko aukera aldi baterako eteteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Horretaz gainera, beretzat gordetzen du zerbitzuak eskaini edo eteteko eskubidea ere, ahaztu gabe bere erabiltzaileei erabaki hori aditzera ematen saiatuko dela, baldin eta inguruabarrek horretarako bidea ematen badiote.
.
5. HIPERTESTU LOTURAK EDO ESTEKAK
Besteek ezin izango dute "framing" harremana ezarri bere web orrien eta web orri honen artean.
ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresak kudeatzen ez dituen beste webgune batzuetarako estekarik balu webgune honek, enpresak adierazi nahi du ez duela inolako kontrolik webgune horien gainean eta, beraz, ez dela horietako edukiaren gaineko erantzule. Webgune honek izaten ahal lituzkeen estekak, soilik, informazio erreferentzia moduan emango dira, eta ez dute inolako iritzirik emango edukiei, jabeei, zerbitzuei edo eskainitako produktuei buruz.
6. BESTE BALDINTZA BATZUK
Erabiltzeko baldintza nagusi hauek, eta erabiltzailearen eta ARIAN CONSTRUCCIÓN Y GESTIÓN DE INFRAESTRUCTURAS, SA enpresaren artean ezartzen diren harreman guztiak Espainian indarrean diren legeek arautuko dituzte.
Webgunea erabiltzeak berekin dakar aurretik aipatutako erabiltzeko baldintza nagusi horiek onartzea.

