saltatu nabigaziora

ERREPIDE AZPIEGITURAK

Errepide azpiegiturak

Errepideetako azpiegituretako lanak egitea jarduera historikoa da ARIANentzat. Kalitateak, teknologia gaitasun sendoak eta alor honetan duen eskarmentu zabalak gorabehera handiko proiektuei heltzeko aukera ematen diote.

PROIEKTU GARRANTZITSUAK

Iruña-Logroño autobia

FCC enpresarekin batera, Iruña-Logroño autobiaren bost zatietatik hiru egin ditu ARIANek. Horretarako, 153 milioi euroko aurrekontua izan du.

Mudéjarko autobia (A-23)

Copisa enpresarekin batera, ARIANek Romanos-Mainar zatia bukatu berri du, eta Nueno-Congosto del Isuela zatia egiten hasi da. Bi zati horiek egiteko aurrekontua 70 milioi eurokoa da.

A-68 Ebroko autobia

Nafarroan N-232 errepidearen 34 km bikoiztea ekarri du ardatz horrek. Copisa enpresarekin batera, ARIANek hirugarren zatia egin zuen (Fontellas - Buñuel zatia). 22 milioi euroko aurrekontua izan du horretarako..