BESTE AZPIEGITURA BATZUK
Aurreko azpiegitura horiez guztiez gain (hirietakoak, errepideetakoak eta hidraulikoak), ARIANek beste mota bateko azpiegiturak ere egiten ditu, nahiz eta bere jarduera nagusiaren zati txiki bat diren. Batik bat, energiarekin eta ingurumenarekin lotutako proiektuak dira.
PROIEKTU GARRANTZITSUAK
Energiari dagozkion azpiegiturak
Energia berriztagarriak baliatzeko zenbait azpiegitura egin ditu ARIANek. Oraingoz, eguzkiaren energia baliatzeko hornikuntzak egitean jarri du arreta, besteak beste, AESOL enpresarentzat (egungo ACCIONA SOLAR).
Ingurumenari dagozkion azpiegiturak
Ingurumena babesten ere lagundu nahi du ARIANek, eta horretarako, ingurumenarekin lotutako zenbait azpiegitura egin ditu, hala nola natur bideak, bidegorria, zabortegiak lehengoratzea...

