JARDUERA ESPARRUAK
Historikoki, ARIANen jarduera nagusia azpiegiturak eraikitzea izan da, bai lan zibilen esparruan -batik bat- eta bai eraikinen esparruan ere. Eta jarduera nagusi horri loturiko beste zerbitzu batzuk ere eman izan ditu, besteak beste, azpiegiturak zaintzea, nahastura bituminosoak egitea eta erabiltzeko moduan jartzea, eta herri lanetako materiala eta tresneria garraiatzea.
Gainera, bere eragin esparruan, azpiegituren kontzesio garrantzitsuak kudeatzen parte hartzen ari da. Ardatz handi horrek ARIANi bidea eman dio Nafarroan ezin eztabaidatuzko aurrendari eta Espainiaren iparraldean erreferentziazko eraikuntza enpresa izateko. Eta aurrerantzean ere ARIANen ardatz handietako bat izaten jarraituko du.
Era berean, azken urteetan gauzatutako proiektu jakin batzuek izan duten emaitza ona ikusirik, etorkizuneko garapenaren bigarren ardatz handi gisa, dibertsifikatzearen alde egiten du ARIANek . Hartara, konpainiak bi unitate sortu ditu: bata, higiezinak sustatzera bideratua, eta bestea, negozio berriak aztertzera.

