ARIAN ENPRESARI BURUZ
ARIAN eraikitzen eta azpiegiturak kudeatzen enpresa aurrendaria da Nafarroan. Errioxan , Aragoin , Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere aritzen da, eta higiezinak sustatzeko proiektuetan parte hartzen du Espainian eta Txinan .
Izan duen ibilbide arrakastatsuak oinarrian du korporazio kultura; antolakuntza eraginkorraren eta kudeaketa dinamikoaren bidez, bezeroen premiak asetzean arreta jartzen duen korporazio kultura, hain zuzen.
Proiektu bakoitzean baliatzen duen giza taldearen kalitate handian , teknika bikaintasunean eta etengabeko berrikuntzan oinarria duten abantaila lehiakorrak ditu konpainiak.
Garapen iraunkorrarekiko konpromisoa hartua du, eta gizartearen zerbitzura dago modu eraginkorrean eta, etikari dagokionez, arduratsuan. Hartara, balioa sortzen du bere bezero, langile eta kolaboratzaileentzat. Presente dagoen komunitateetako ekonomia eta gizarte garapenarekiko konpromisoa ere hartua du.

