saltatu nabigaziora

ERABILERRAZTASUNA

TAW

ARIAN-EN WEBGUNEKO ORRIAK 'WEB CONTENT ACCESSIBILITY GUIDELINES 1.0' DOKUMENTUAN (1.0 WEBAREN EDUKIA ERABILERRAZA IZAN DADIN JARRAITU BEHARREKO ARAUAK) ZEHAZTUTA DAUDEN EREDUEN ARABERA DISEINATU ETA BERRIKUSI DIRA. W3C-KO KIDE DEN WAI LAN-TALDEAK EGIN DITU EREDU EDO ARAU HORIEK.

Interneten bidez eskaintzen den informazioa herritar guztientzat erabilerraza izan dadin lortzea da arau horien helburua. Alde horretatik, hona hemen hartu ditugun neurri nagusiak:

Edukiak eta egitura antolatzeko erabilitako hizkuntza HTML 1.0 Strict izenekoa da, eta elementuak antolatzeko eta modu grafikoan aurkezteko kaskadako estilo-orriak (CSS) erabili dira. Orri guztiak XHTML 1.0 eta CSS 2.0 gisa baliodundu dira.

Irudi guztiek deskribapen labur bat dute, alt atributuaren bidez.

Esteka guztiek deskribapen labur bat dute, title atributuaren bidez.

Erabilitako iturriek neurri erlatiboak dituzte. Hartara, erabiltzaileak neurria kontrolatzen ahalko du erabiltzen ari den nabigatzailetik.
Atal desberdinetan erraz eta zuzen sartzeko bidea ematen dute. Jarraian, webgunean erabiltzeko moduan dauden laburbide nagusien zerrenda dago:

  • S: nabigazioa utzi eta zuzenean edukietara joatea
  • 0: webgunearen mapara joatea
  • 1: harremanetarako atalera joatea
  • 2: hasierako orrira joatea
  • 3: bilatzailera joatea
  • 4: erabilerraztasuna atalera joatea

Teklatu bidezko laburbideak aktibatzeko modua nabigatzailearen araberakoa da. Hona hemen ohikoenak:

  • Internet Explorer: ALT + letra + ENTER
  • Netscape: ALT + letra
  • Mozilla: ALT + letra
  • Opera: MAIUSKULAK + ESC + letra

Webguneak nabigazio koherentea errazten du, orri guztiek egitura bera dutelako. Egitura horrek honako hauek ditu:

  • webgunearen atal nagusietara joateko estekak dituen goiburua: harremanetarako atala, webgunearen mapa, bilatzailea eta beste hizkuntza batzuetako bertsioa.
  • nabigazio nagusiko menuak, ezkerraldekoak, atal nagusi bakoitzeko sailetara joateko estekak ditu. Gezitxoak sakatuta menua zabaldu egin daiteke.
  • erdiko guneak webguneko edukiak agertzen ditu.
  • LSSICErekin lotutako ataletara joateko estekak dituen isurkia: Pribatutasun Politika, Legezko Abisua, Erabilerraztasuna, Copyright...

Webgune honek geruzak eta kaskadako estilo-orriak (CSS) erabiltzen ditu, orrialdeen ikus-diseinurako. Hartara, edukia aurkezpenarekiko independentea da, eta nahi duten erabiltzaileak informazioan nabigatzen ahal dira, beren nabigatzaileetan estilo-orriak behera kargatzea desgaituta.
www.arianconstruccion.com webgunea TAW eta W3C Markup Validation Service (W3Cren Balioduntze Zerbitzua) tresnekin baliodundu da.
Lortutako erabilerraztasun maila A bikoitza da (AA).

Webgune honek honako hauek betetzen ditu:

  • 1.0 bertsioko XHTML hizkuntzarako 3WCren espezifikazioekin bat etortzea.
  • CSS 2.0 estilo-orrietarako 3WCk zehaztutako sintaxiarekin bat etortzea.
  • WAIren arabera, A bikoitza maila dela eta, 1.0 webaren edukirako erabilerraztasun arauekin bat etortzea.

Nabigatzen ari den bitartean erabiltzaileren batek edukietara heltzeko arazorik badu edo WAIren arauak direla eta egiaztatze punturen bat ez dela betetzen ikusten badu, mesedez eskatu behar diogu lehenbailehen jakinaraz dezala helbide elektroniko honetan:

accesibilidad@arianconstruccion.com.